Gizonezkoen mailan bizikletako sektoreak erabaki du irabazlea. Goitisolo eta Herran aurrean ibili dira korrikako lehen sektorean, elkarrengandik oso gertu. Bizikletako lehen itzulia amaitzerako, ordea, abantaila atera dio Goitisolok Herran gasteiztarrari eta, garaipen garbia lortu du.
Emakumeen mailan, lehia handiagoa izan da. Helmugan, Helene Alberdi izan da azkarrena. Hirugarren postua ere azken metroetan erabaki da eta azkenean, Egigurenek lortu du podiumera igotzea.
Aurten, lehen aldiz, txandakako kategoria antolatu dute Zizurkilen. Maila horretan, Beñat Fernandez eta Aritz Segurola izan dira garaile gizonezkoz osatutako bikoteen mailan eta Maddi eta Jon Marketek bikote mistorik azkarrena osatu dute.
Sari banaketaren ondoren, oparien zozketa egin dute, giro ederrean.