Euriteak eragindako kalteak ikusita, Udalak bidea konpontzeko eta egonkortzeko neurriak hartu ditu. Hori dela eta, harri-lubeta berria sortu da, eta, ura bideratzeko, aldiz, hormigoizko areka eta dagozkion estoldak jarri.
Lanak egiteko aurrekontuari dagokionez, 57.000 euroko kostua izan da. Udalak 11.125 euroko dirulaguntza jasoko du Gipuzkoako Foru Aldundiarek eskutik.