Dantzaren eguna ospatzeko, deialdi berezia egin du Bukalai dantza taldeak

Aiurri 2026ko apirilaren 23a

Datorren asteazkenean, apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta, Zizurkilgo Bulakai dantza taldeak deialdi berezia luzatu du: Balkoiak eta leihoak, abarka, alpargata, oihal edo marrazkiekin apaintzea. Dantza edo mugimendua iradokitzen duen edozein elementu erabil daiteke eguna gogoan izateko.

"Keinu xume horien bidez, dantzak batzen gaituela adierazi nahi dugu; hizkuntzak, adinak eta distantziak gainditzen dituen arte bizia dela, eta komunitate gisa partekatzen dugun emozioa dela. Animatu eta utzi dantzak kalera irteten!
Etxe bakoitza eszenatoki txiki bihur dadila, eta Zizurkil herria mugimenduz eta sormenez bete dadila. Eskerrik asko zuen parte-hartzeagatik eta Dantzaren Nazioarteko Egun zoriontsua!" adierazi dute taldekideek.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!