Eraberritze lanak, Atxulondon

Aiurri 2026ko maiatzaren 4a

Zenbait hilabetez luzatuko dira Atxulondo Kultur Etxeko lanak. aiurri

Atxulondo Kultur Etxea eraberritzeko lanak martxan dira. Datozen hilabeteotan eraikinaren energia-eraginkortasuna hobetzeko lanak egingo dituzte. Horretarako, eraikinaren fatxada eta estalkia berrituko dituzte

Birgaitzearen ardatza eraikinaren kanpoaldea izango da. Helburu nagusia eraikinaren isolamendua hobetzea da, bero-galerak murriztu eta energia-eraginkortasuna handitzeko. Horretarako, fatxada eta estalkiko elementuak berritu eta egokituko dira, beharrezko eraispen eta konponketa lanak eginez.  Barruko isolamendua ere berrituko da, aireztapen eta berokuntza sistemak hobetu, eta modu horretan, eraikina energetikoki eraginkorragoa bihurtuko da. Zenbait hilabetez luzatuko dira egin beharreko lanak eta hasiera batean, ez du eragingo eraikinaren ohiko erabileran. 

Jasangarritasuna, helburu

Eraikinean egin beharreko lanen eskakizunak oso neurtuta daudela azaldu du Maite Amenabar alkateak: "Oso proiektu zorrotza da, guztia oso neurtuta dago. Jasangarritasun aldetik, baldintza zorrotzak bete beharra dauzka eta hortxe egon da proiektu honen zailtasunik handiena". 

Aurrekontua

Atxulondo Kultur Etxearen birgaitze energetikoaren aurrekontua 362.600 eurokoa da. Horietatik 150.000 euro Next Generation funtsen bidez finantzatuko dira eta gainerakoa Zizurkilgo Udalak hartuko du beregain.

 

 

 

Erreportaje osoa irakurgai dago Aiurri 691 hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!