Kadete mailako norgehiagoka aiarren aldekoa izan zen, emaitza garbiarekin. 01-22 gailendu ziren Aiako pilotariak. Jubenil mailan zizurkildarrak izan ziren garaile, 22-10eko emaitzaz eta helduen partidan aiarrak nagusitu ziren berriro ere, 04 eta 22ko emaitzaz.
Harmailak jendez bete ziren eta giro ederrean joan zen arratsaldean Intxaur pilotalekuan. Aiarren eta zizurkildarrek elkarrekin afalduz ospatu zuten Herriarteko Pilota Txapelketako parte-hartzea.
Datorren astean jokatuko dute, Aian, joaneko jardunaldia.