Zizurkilgo biatloia ospatuko dute larunbatean

Aiurri 2026ko maiatzaren 5a

Zizurkilen haurrentzako biatloia antolatu dute maiatzaren 9rako, ZEK elkartearen eskutik. 2 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako ekitaldia 11:00etan hasiko da, eta izen-ematea Pello Mari Otaño plazan egingo da 10:30etik aurrera. Parte-hartzaileek euren bizikleta eta kaskoa eraman beharko dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!