Goizean egin dute Zizurkilgo Biatloia

Ainhoa Gil 2026ko maiatzaren 9a

Gaur egin dute Zizurkilen haur eta gaztetxoei zuzendutako Biatloia. Korrika eta bizikleta gainean, herrigunean barrena ibili dira 11:00etan hasita. Giro polita sortu da goizean zehar eta, pintxo goxoa dastatuz eman diote amaiera ekitaldiari

Adinka banatuta aritu dira gaztetxoak, maila ezberdinetara egokitutako ibilbideetan barrena. Kirolarekin gozatu dute goiz osoan zehar, elkarri animoak eskainiz. 

Kirol-saioa amaituta, pintxoak banatu dizkiete parte-hartzaile guztiei. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!