Lau lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du Zizurkilgo Udalak

Ainhoa Gil 2026ko maiatzaren 11

Zizurkilgo Udaleko hainbat deialdi publiko ireki dira. Guztietara aurkezteko epea 2026ko ekainak 2a izango da.

Indarrean dauden hautaketa prozesuak hauexek dira: 
 

Udal-eraikinetako garbitzaileak

Oposizio-lehiaketa bidez bi garbitzaile plaza, langile laboral finko gisa betetzeko eta lan poltsa sortzeko.  

Administrazio orokorra-Hazeko administraria

Deialdi honen xedea da C1 sailkapen-azpitaldeko administrarien plaza bat behin-betiko betetzea, txanda irekian eta oposizio-lehiaketa bidez. Sarbide orokorreko modalitatearen bidez beteko da. 

Idazkaritzako administraria

Deialdi honen xedea da C1 sailkapen-azpitaldeko administrarien plaza bat behin betiko betetzea, txanda irekian eta oposizio-lehiaketa bidez. Sarbide orokorreko modalitatearen bidez beteko da. 

 

Informazio gehiagorako, egin klik hemen

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!