Bukalai Dantza Taldearen emanaldia

Ainhoa Gil 2026ko maiatzaren 23a

Zizurkilgo Bukalai Dantza Taldea ekitaldiz beteriko asteburuan murgilduta dabil. Tailerrak eta plaza dantzak egin zituzten atzo arratsaldean, emanaldia eskaini dute gaur eguerdian, eta, festa giroan amaitzeko, Aristerrazuko erromeriara txangoa egingo dute bihar. Emanaldi ederra eskaini dute gaur, Loatzo Musika Eskolarekin elkarlanean. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!