Danenako eta Real Sociedadeko beteranoen arteko partida, larunbatean

Aiurri 2026ko maiatzaren 25a

Zizurkilgo Danena Kirol Elkartea 50. urteurreneko ospakizunetan murgilduta dago. Egitarau oparoa prestatu dute eta, datorren larunbatean izango dute hurrengo ekitaldia. Danena futbol zelaian, puzgarriak jarriko dituzte 10:00etatik aurrera eta, 12:30etan, Danena futbol taldeko eta Real Sociedad taldeko beteranoen arteko partida jokatuko dute. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!