Etzi, ostirala, maiatzak 29, Rashid B abeslariaren kontzertua izango da Pasus tabernan, 20:00etan.
Larunbatean, maiatzaren 30ean, Danena Eguna izango da, Elbarrena futbol-zelaian.
10:00etatik aurrera, puzgarriak egongo dira, eta 12:30ean, Danena futbol-taldeko eta Real Sociedad taldeko beteranoen arteko partida izango da.
Ondoren, bazkaria izango dute Joxe Arregi plazan.
Larunbatean, maiatzaren 30ean, izango da, baita ere, Aiztondo-El Salvador senidetze-eguna, Asteasun. 12:00etan, harrera instituzionala egingo da udaletxean, eta, ondoren, 13:00etan, ekitaldia izango da plazan.
Jarraian, 14:30ean, elkartasun-bazkaria izango da Santamaña elkartean.
Eta, astea amaitzeko, igandean, maiatzaren 31n, *SAN VITO AUDIOGIDA izango da, Hodei Arrastoaren eskutik.
Errealitatea eta fikzioa uztartuko dituzten audioak izango dira, Hodei Arrastoa egilea bera bidelagun dela, 11:00etan udaletxetik abiatuta eta 12:30ean Joxe Arregi plazatik abiatuta.
Desberdinak dira bi audiogidak, eta solte egiteko aukera dago edo biak uztartuta.
Parte-hartzaile bakoitzak mugikorra eta aurikularrak eraman beharko ditu, QRak irakurri ahal izateko.
Aurreikuspenak egin ahal izateko, komeni da aurrez izena ematea bulegoa@zizurkil.eus helbidean edo udal-bulegoetan.