

Gironako Lladó herriarekin senidetuta dago Zizurkil. Harreman hori sendotzeko, senidetze asteburua ospatuko dute uztailaren 3tik 5era, Lladón bertan. Bertara gerturatu nahi dutenek, aurrez izena eman beharko dute Egarrin, Iriarten edota Udal Bulegoetan, ekainaren 12a baino lehen.
