Gaztezulo berriz ere martxan da

Aiurri 2026ko ekainaren 10a

Zizurkilgo Udalak jakinarazi duenez, gaurtik aurrera Gaztezulo berriz ere zabalik egongo da.


Duela 10 urte baino gehiago ireki zen, herriko nerabe eta gazteei aisialdi hezigarri bat eskaintzeko. Duela ia bost hilabete, ordea, Gaztezuloko ateak itxi ziren, urtarrilaren 19an itxi eta programa osoa bertan behera geratu zen. Baina, asteazken honetan, gaur, berriz ere irekiko ditu ateak, ohi moduan, eta betiko ordutegian: 

  • Asteazken eta ostegunetan 17:00etik 18:00etara  LH 4koak
  • Asteazken eta ostegunetan 18:00tik 19:00etara LH 5ekoak
  • Asteazken eta ostegunetan 19:00etatik 20:00etara LH 6koak
  • Ostiral eta larunbatetan 17:00tik 18:30etara DBH 1 eta 2koak
  • Eta ostiral eta larunbatetan 18:30etatik 20:00tara DBH 3 eta 4koak

Hala ere, aldaketa nabarmenarekin irekiko ditu ateak: Gaztezulok hezitzaile berria izango du, Ane Elosegi izango da aurrerantzean hezitzailea. Beraz, etapa berriari ekingo diogu, ohi moduan baina eskaintza eta hezitzaile berriekin. 

Udako eskaintza

Ohiko ordutegia ekainaren 22ra arte ezarriko da, eta data horretatik aurrera udako eskaintza zabalduko da. Hortaz, udako programazioaren barnean hainbat tailer berezi egingo dira ekaineko azken asteetan eta uztailean. 

Udako jarduerak, ordea, LH 6tik DBH 4ra bitarteko gazteei zuzenduta egongo dira eta goizeko ordutegian egingo dira (10:00tik 13:00ra bitarte). Horietaz gozatu nahi duen orok, Gaztezulon edo Udal-bulegoetan eman beharko du izena. 

Hauexek dira egingo diren ekintzak: 

  • Ekainak 23: Marrazki tailerra (Gaztezulon)
  • Ekainak 26: Pelikula (Gaztezulon)
  • Ekainak 30: Frontenis txapelketa (Zizurkilgo herrigunean)
  • Uztailak 2: Pultsera tailerra (Gaztezulon)
  • Uztailak 6: Tie dye tailerra (Gaztezulon)
  • Uztailak 8: Hernaniko igerilekura egunpasa
  • Uztailak 10: Batido tailerra (Gaztezulon)
  • Uztailak 15: Kayak eta egunpasa hondartzan (Donostian)
  • Uztailak 20: Senpereko ur parkea
  • Uztailak 23: Mendi buelta eta bazkaria Gaztezulon
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!