Martxan da XI. Alebinen Futbol 11 Txapelketa

Aiurri 2026ko ekainaren 13a

Martxan da Danena Kirol Elkarteak antolatutako XI. Alebinen Futbol 11 Txapelketa. Goizean hasi dira sailkatze faseko lehen neurketak, eta arratsaldean bigarren multzoko taldeek hartuko dute lekukoa. Asteburuan zehar hainbat taldek parte hartuko dute txapelketan, laguntasunaz eta kirolaren balioez gozatzeko. Kanporaketak bihar, ekainaren 14an, jokatuko dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!