Kokedama tailerra, igandean Zizurkilen

Aiurri 2026ko ekainaren 23a

Ekainaren 28an, igande honetan, Joxe Arregi Plazan kokadema tailerra egingo da, Garazi Loradendaren eskutik 
Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da eta bi tailer izango dira, helduentzako bat, eta gazteentzako beste bat. 

 Garazi Loradendan (943 69 34 08) edo Udal-bulegoetan egin ahal izango da izen-ematea. 

Bi tailer bereiztuko dira:
👉Helduentzako tailerra
🪴Bi landare landaketa
🕕10:30 - 12:00
🪙15 €

👉Gazteentzako tailerra
🚸10-16 urte bitarte (txikiagoak heldu batekin)
🍓Marrubi landareak
🕕12:00 - 13:00
🪙8 €

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!