Elbarrenako liburutegiarekin batera, herriguneko eliza ere irekita egongo da tenperatura altuetatik babesteko. Udalaren esanetan, herriguneko gunerik fresko eta erosoenetakoa da, eta herritar guztiek izango dute bertara joateko aukera.
Udalak gogorarazi du bero-boladaren aurrean prebentzio neurriak hartzea garrantzitsua dela: eguzkipean denbora luzez ez egotea, arropa arina eta transpiragarria erabiltzea, hidratazioa zaintzea eta jarduera fisiko bizia saihestea. Era berean, arreta berezia eskatu du adinekoekin eta zaurgarrienak diren pertsonekin.
Ahulezia, nekea, zorabioak, goragalea edo ikusmen lausoa bezalako sintomak agertuz gero, osasun-profesionalengana jotzea gomendatu dute.