Marka guztiak hautsi ditu tenperaturak Fraisoroko estazio metereologikoan

Aiurri 2026ko ekainaren 25a

Datu argigarria: Eguerdiko 12:50etik arratsaldeko 18:10ak arte 40 C-ko tenperatura gainditu zen atzokoan. Une gorena 15:50etan izan zen: 44 C-raino igo zen tenperatura.

Aste honetan ekaineko marka guztiak hautsi dira estazio metereologikoetan, bereziki, Zizurkilen. Orain arte ekainean sekula jaso gabeko beroa pairatu dugu. Erregistro gorenen artean bi estazio dira nabarmendu dira: Sudupe-Cadagua eta Zizurkil-Fraisoro.

Atzokoa ez zen bapateko igoera izan

Muturreko egoera lehendik dator. Bezperan, ekainaren 23an, eguerdiko 13:00etatik 19:00ak pasatxo bitarte, 39 C-ko tenperatuta erregistratu zen Fraisoron. Eta, bi egun atzera, ordu beretsuetan antzeko tenperatura izan zen eta hainbat ordutan 40 C-koa gainditu zen.

Gaur ere, bero

Goizeko 09:00tatik 30 C-ko tenperatura gainditzen ari da Fraisoroko estazio metereologikoa.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!