VIII. San Fermin torneoa, Master cup, Zizurkilen ostiralean

Aiurri 2026ko ekainaren 25a

Ostiral honetan, Intxaur pilotalekuan, VIII. San Fermin torneoa jokatuko da Zizurkilen. Joan zen igandean jokatzekoa zen jardunaldia, baina beroagatik atzeratu egin zuten. .Alde batetik, Arruti-Galardi eta Arratibel-Berasaluze bikoteak izango ditugu. Eta, bestalde, elite mailan Aldai-Bergara bikoteak Zabaleta-Erasun bikotearen kontra jokatuko du. 18:00etan hasiko dira partidak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!