Elbarrenako bidegorria, uztailean ere itxita

Zizurkilgo Elbarrenako bidegorriaren zati bat itxita egon da azken hilabeteotan, Gipuzkoako Foru Aldundia saneamendu-sarean egiten ari den lanen ondorioz. Udalak jakinarazi duenez, ekainean irekitzea aurreikusten bazen ere, uztailean ere itxita egongo da. Paper fabrikako aparkalekutik Adunako mugaraino dago itxita, Marie Brizard atzeko bidegorrira sarbidea barne.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!