Itxaso Erasun eta Goiuri Zabaleta, San Fermin torneoko txapeldun

Ainhoa Gil 2026ko uztailaren 11

Gaur eguerdian jokatu dute Emakume Master Cup San Fermin Torneoa. Olatz Arrizabalaga eta  Nahia Bertiz, Goiuri Zabaleta eta Itxaso Erasun lehiatu dira nor baino nor. Zabaleta eta Erasunek berehala hartu dute partidaren kontrola, eta markagailuan aurretik joan dira uneoro. 22-08ko emaitzarekin, txapela lortu dute Leitza eta Zizurkilgo pilotariek. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!