Zizurkilgo Andramariak
Abuztuak 12, asteazkena
06:30 Oilasko biltzearen hasiera, baserriz baserri.
Bertan parte hartu ahal izateko, baserritar jantzia eskatzen da.
11:30 Eskulanak haur eta gaztetxoentzat.
14:30 Oilasko biltzaileen dantzaldia.
17:00 Haur eta gazteen pasaka partidak zimiterioan.
18:30 Elektrotxufla elektrotxaranga plazan.
20:00 Jaiei hasiera emateko suziria. Aurtengo Txapel Eguneko txapelduna izan den Urkamendi Guraso Elkarteak piztuko du, Iriarte Etxeko balkoian.
20:15 Eklipsea ikusteko hitzordua.
21:00 Herri afaria plazan.
Tiketak ohiko lekuetan salgai. Epea: abuztuak 9.
Ondoren, erromeria Olgetan taldearekin.
Abuztuak 13, osteguna
Umeen eguna
11:30 Krosa
Ondoren, buruhandiak eta jolasak.
14:00 Bazkaria herriko umeentzat.
16:00-19:00 Puzgarriak (Eguraldia lagun bada, uretakoak ere jarriko dira).
16:00 XXXV. Mus Txapelketa zentroan. (Izen-ematea: 20€ bikoteko).
19:00 Joxe Mendizabal DJ-arekin diskofesta.
22:00 Lau t´erdiko V. Intxaur pilota txapelketako finalak emakumezkoetan eta gizonezkoetan.
22:30 Zezen suzkoa.
00:00 Joxe Mendizabal DJ-a.
Abuztuak 14, ostirala
12:00 Herriko gazteen arteko herri kirol saioa.
13:00 Erraldoi eta buruhandien kalejira.
14:30 Herri bazkaria.
Tiketak ohiko lekuetan salgai. Epea: abuztuak 12.
Bazkalondoan, bingoa eta Andoni Ollokiegirekin kantaldia.
19:00 Andoni Ollokiegi plazan.
23:00 Kontzertuak: Sukena eta Aingura.
Ondoren, Fifi eta Fefa DJarekin goizaldera arte. Taxi zerbitzua egongo da doan, Aiztondoko herrietatik joan-etorria egiteko.
Abuztuak 15, larunbata
Amabirjina eguna
11:00 Jubilatuen hamaiketakoa Iriarten.
12:30 Herri Kirolen erakustaldia. Aizkoran Ion Erdozia eta Eneko Saralegi, Oier Mitxelena eta Txomin Amondarain. Harri-jasotzaileak ere egongo dira.
18:00 'Aske' zirkuko ipuin laburra, Zimiterioan.
Ondoren, sagardo dastaketa plazan, Jone Uria eta Julene Otegi trikitilariekin.
22:30 Bertsolarien saio nagusia:
Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Maider Arregi eta Onintza Enbeita.
Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
Ondoren, Laket taldearekin erromeria.