Zizurkilgo Andramariak, asteazkenean hasita

Artxiboko irudia.

Oilasko biltzaileek hasiera emango diete ospakizunei, asteazken goizean. Egun osoan ekitaldi gehiago daude, tartean, jaien hasierako txupinazoa. Iganderarte etenaldirik ez da izango Zizurkilen.

Zizurkilgo Andramariak

Abuztuak 12, asteazkena

06:30 Oilasko biltzearen hasiera, baserriz baserri.

Bertan parte hartu ahal izateko, baserritar jantzia eskatzen da.

11:30 Eskulanak haur eta gaztetxoentzat.

14:30 Oilasko biltzaileen dantzaldia.

17:00 Haur eta gazteen pasaka partidak zimiterioan.

18:30 Elektrotxufla elektrotxaranga plazan.

20:00 Jaiei hasiera emateko suziria. Aurtengo Txapel Eguneko txapelduna izan den Urkamendi Guraso Elkarteak piztuko du, Iriarte Etxeko balkoian.

20:15 Eklipsea ikusteko hitzordua.

21:00 Herri afaria plazan. 
Tiketak ohiko lekuetan salgai. Epea: abuztuak 9.

Ondoren, erromeria Olgetan taldearekin.

 

Abuztuak 13,  osteguna

Umeen eguna

11:30 Krosa

Ondoren, buruhandiak eta jolasak.

14:00 Bazkaria herriko umeentzat.

16:00-19:00 Puzgarriak (Eguraldia lagun bada, uretakoak ere jarriko dira).

16:00 XXXV. Mus Txapelketa zentroan. (Izen-ematea: 20 bikoteko).

19:00 Joxe Mendizabal DJ-arekin diskofesta.

22:00 Lau t´erdiko V. Intxaur pilota txapelketako finalak emakumezkoetan eta gizonezkoetan.

22:30 Zezen suzkoa.

00:00 Joxe Mendizabal DJ-a.

 

Abuztuak 14, ostirala

12:00 Herriko gazteen arteko herri kirol saioa.

13:00 Erraldoi eta buruhandien kalejira.

14:30 Herri bazkaria. 
Tiketak ohiko lekuetan salgai. Epea: abuztuak 12.

Bazkalondoan, bingoa eta Andoni Ollokiegirekin kantaldia.

19:00 Andoni Ollokiegi plazan.

23:00 Kontzertuak: Sukena eta Aingura.

Ondoren, Fifi eta Fefa DJarekin goizaldera arte. Taxi zerbitzua egongo da doan, Aiztondoko herrietatik joan-etorria egiteko.

 

Abuztuak 15, larunbata 

Amabirjina eguna

11:00 Jubilatuen hamaiketakoa Iriarten.

12:30 Herri Kirolen erakustaldia. Aizkoran Ion Erdozia eta Eneko Saralegi, Oier Mitxelena eta Txomin Amondarain. Harri-jasotzaileak ere egongo dira.

18:00 'Aske' zirkuko ipuin laburra, Zimiterioan.

Ondoren, sagardo dastaketa plazan, Jone Uria eta Julene Otegi trikitilariekin.

22:30 Bertsolarien saio nagusia:

Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Maider Arregi eta Onintza Enbeita.

Gai-jartzailea: Amaia Agirre.

Ondoren, Laket taldearekin erromeria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!