Oilasko biltzaileak izan dira eguneko protagonista nagusiak. Arratsaldean, haurren arteko pasaka txapelketa egin dute Zimiterioan eta jarraian, Elektrotxufla elektrotxarangak piztu du herriguneko jai-giroa.
Urkamendi Guraso elkarteko kideek jaurti dute txupinazoa, Iriarteko balkoitik. Koplak abesteko tartea ere izan dute eta goxokiak bota dituzte jarraian, gaztetxoen gozagarri. Lladóko lagunen bisita jaso dute gaur zizurkildarrek, tartean, Sevillan bizi den lladotarra ere gerturatu da. Euskara ikasten ari da bera.
Eklipsea ikusteko tartearen ondoren, Elektrotxuflako kideek bete dute Herri afarirainoko tartea. Erromeriarekin amaituko dute zizurkildarrek jaietako lehen eguna.