Irailaren 9an, iluntzeko 20:00etan botako dute aurtengo Zizurkilgo jaien hasiera iragarriko duen txupinazoa. Plazida Otaño liburutegiko kideek izango dute ardura hori eta, ustegabean baina oso pozik hartu dute Jai Batzordearen gonbidapena.
Arantxa Zabalak 38 urte daramatza Zizurkilgo liburutegiko arduradun lanetan; azken hamar urte hauetan Plazida Otaño liburutegi berrian. "Herriko pregoilari izendatzea gure lana eskertzeko modua da. Liburutegi berrituak 10 urte bete ditu aurten eta momentu polita izango da. Herrira begira dago liburutegia, espazio zoragarria osatzen du, dinamikoa da. Ez dakit inon, inoiz, liburuzainen batek bere herriko txupinazoa bota ote duen... ohorea izango da".
Arantxa Zabala eta Ainhoa Sukia igoko dira Pasuseko balkoira, noski, "baita Irene Urruzola lankide ohia ere. Hiruon artean ari gara pregoia prestatzen. Hitzartze laburra izango da eta Jai Batzordeari eskerrak emateko baliatuko dugu, batik bat. Kulturaren garrantzia ere aldarrikatuko dugu, irakurtzeak duen balioa azpimarratuz. Mundu zital eta garai beltz hauetan, liburutegia arnasgune da: datorkigunari aurre egiteko, feminismoa lantzeko, arrazakeriari kontra egiteko, lurra zaintzen ikasteko...".
Komunitate osoa
Liburutegiaren inguruan dabiltzan herriko eta bailarako hainbat eragile gonbidatuko dituzte balkoira txupinazoko unean, "izan ere, haiek gabe, liburutegiko dinamika ez litzateke berdina izango".
Erreportaje osoa irakurgai dago Aiurri 698 hamaboskarian
Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:
- Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.