Kultur ikastaro sorta, Zizurkilen

Irailarekin batera ikasturte berria hasiko da, eta, beraz, 2026-2027 ikasturteko ikastaroetarako izen-ematea zabalduko da. Irailaren 14tik 24ra izango da aukera matrikula egiteko, eta horixe izango da irekiko den epe bakarra. Online egin daiteke,  edo presentzialki Udal Bulegoetan. 

 
Ohi bezala, ikastaroetan parte hartzeko plaza kopurua mugatua izango da, eta izen-ematearen hurrenkera errespetatuko da; Zizurkilen erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dute. Bada, plaza guztiak bete ondoren izena ematen duen orori jakinarazi egingo zaio dei bidez itxaron zerrendan geratu direla, onartuak direnei ez zaie jakinaraziko. Izen-ematea on-line egin ahal izateko lotura, HEMEN

Izan ere, taldeak osatzeko honako irizpide hauek izango dira kontuan: talde bakoitza sortzeko gutxieneko ikasle kopurua beharrezkoa izango da; eta ikastaro bakoitzean, gutxienez, izena ematen duten pertsonen % 50ak zizurkildarra izan beharko du. Horiek betetzen ez badira, ikastaroa bertan behera utziko du Udalak. 

Atxulondo Kultur Etxeko ikastaroak
  • PATCHWORK-JOSKINTZA SORTZAILEA: asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara.

Prezioa: zizurkildarrek 170€ / Ez erroldatuek 210€. 

  • JOSKINTZA TAILERRA: astelehenetan, 15:00etik 17:00etara. 

Prezioa: zizurkildarrek 170€ / Ez erroldatuek 210€. 

  • YOGA: astelehen eta asteazkenetan, 18:30etik 20:00etara. 

Prezioa: zizurkildarrek 205€ / Ez erroldatuek 245€. 

  • HASIERAKO PILATES: astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 19:00etara.

Prezioa: zizurkildarrek 190€ / Ez erroldatuek 245€.

  • PILATES AURRERATUA: astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 20:00etara. 

Prezioa: zizurkildarrek 190€ / Ez erroldatuek 245€.

  • TONIFIKAZIOA: astelehen eta asteazkenetan, 19:15etik 20:15era.

Prezioa: zizurkildarrek 185€ / Ez erroldatuek 235€

  • SABEL DANTZA, astelehenetan 19:15etik 20:45era. 

Prezioa: zizurkildarrek 170€ / Ez zizurkildarrek 210€. 

EMAKUMEENTZAT:

  • TONIFIKAZIOA (+45 urte): astelehen eta asteazkenetan, 18:15etik 19:15era. 

Prezioa: zizurkildarrek 190€ / Ez erroldatuek 245€

JUBILATUENTZAT: izen-emateak eta prezioak ELIZPE JUBILATU ELKARTEAN.

  • GIMNASIA: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 10:00etatik 11:00etara. 
  • YOGA: astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 11:30era.
  • SALTSA DANTZAK: asteazkenetan, 16:00etatik 17:15era.

Iriarte Kultur Etxeko ikastaroak

  • HELDUENTZAT GIMNASIA: astelehen eta asteazkenetan, 11:50ean. 

Prezioak: jubilatu zizurkildarrek 140 euro / Jubilatuak ez diren zizurkildarrek 160€ 
Jubilatuak ez diren zizurkildarrek 170€ / Jubilatu ez diren ez erroldatuek 200€.

Bukalai Dantza Taldea

Euskal dantza ikastaroak haur eta gazteentzat Atxulondon. 
Muxiko tailerra, dantza jauziak eta beste erritmo batzuekin dantzan, oinarri-oinarrizko urratsetatik abiatuta.
Ostegunetan 17:30etik 18:30era Iriarten. Erromeri dantzak (helduen 0 maila), ostegunetan 19:15etik 20:15era Atxulondon.

Loatzo Musika Eskola

Adin guztientzako tailerrak eta instrumentu eskolak. 
+ 65 MUSIKA TAILERRA: 65 urte baino gehiago dituzu eta musika ikasi nahi duzu? Giro lasaian gozatu adimena eta memoria lantzen, zure erritmoan ikasiz. Musika sentitu!

Euskara 

EUSKALDUNTZEA: Zizurkil eta Villabonako udalek herrian bertan euskara ikasteko aukera eskaintzen dizuete, beti ere, taldeak osatzen badira, eta, gainera, diruz lagunduta. Maila guztietako ikastaroak: etorri berrientzako AISA ikastaroak, oinarrizko mailako ikastaroak, 1. eta 2. hizkuntza-eskakizuna lortzeko ikastaroak, autoikaskuntza-ikastaroak eta MINTZALAGUNA. Zatoz euskaraz hitz egitera, tarte atsegin bat igaroz! Matrikula: irailaren 1etik 18ra.

Ziotza Pilota Eskola

Aurrebenjamin, benjamin, alebin, infantil eta kadeteak. Bi entrenamendu astean (astearte eta ostegunetan). Prezioa: 80€ + ekipazioa. 
Izen-emateak: 673-169995 / ziotzapilotaelkartea@gmail.com

Danena Txirrindularitza

Modalitate desberdinetan trebaketa. Asteburuetan irteerak eta lasterketetan parte hartzeko aukera. Entrenamenduak: 2015-2018: astearteetan 17:30ean, 2013-2014: ostegunetan 17:30ean.
Irailean bilera egingo da ikasturteko informazioa zabaltzeko. 665-731464 / danenatxirrindularitza@gmail.com

Danena Futbol

610-096768 / info@danena-ke.com

Aiztondoko Neskide Futbol eta Boleibola 

Neska zara eta futbolean edo boleibolean aritu nahi duzu? Izena eman aiztondo@aiztondonkt.eus helbidean.

Neska, zatoz korrika!

Irailaren 18an hasita, ostiraletan 18:00etan emakumeei zuzenduriko entrenamendu gidatuek jarraituko dute, Aitziber Ibarbia kirolariaren eskutik, Otaño ikastetxeko frontoian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!