Tren-zubiaren inguruan jarriko dute irteera-helmuga puntua eta bertan egingo da izen-ematea, doan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Haurren kroserako berriz, ez da beharrezkoa izango izena ematea.
Probaren amaieran hainbat sari zozkatuko dira parte-hartzaileen artean eta dutxatzeko aukera ere izango dute, Danena futbol zelaiko aldagelatan.
Jaien atarikoa izan ohi da kros mistoa, giroa berotzen joateko aproposa. Jende asko gerturatu ohi da proba ikustera eta giro polita sortzen da urtez urte.
