Bukalai Dantza Taldeko gaztetxoen emanaldia, txupinazoaren atariko

Ainhoa Gil

Arratsaldeko 18:00etan hasi dute emanaldia Bukalai dantza taldeko gaztetxoek. Ohi bezala, saio bikaina eskaini dute herrikideen aurrean eta gazteen emanaldia amaituta, muxikoetan aritzen direnek hartu dute plaza, jai giroa zabaltzeko. Ondoren bota dute jaien hasierako suziria. Urrian hasiko du ikasturtea Bukalai Dantza Taldeak eta, izen-ematea zabalik dago.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!