Buruhandiak eta bingo musikatua, jaietako bigarren arratsaldean

Ainhoa Gil

Buruhandien aurrean korrika hasi dute arratsaldea Zizurkilgo gaztetxoek. 19:00etan berriz, Joxe Arregi plazan jarritako mahai eta aulkiak bete egin dira bing musikatuan aritzeko. Ohiko bingo-musikatuaz gain, proba ezberdinak ere jarri dituzte aurtengoan. Arratsalde bikaina pasa dute parte-hartzaileek. Bertsolarien saioan hartu die lekukoa. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!