Gazteen arteko bazkariarekin eman diote hasiera gazte egunari

Zapi laranja lepoan zutela eseri dira mahaiaren bueltan gazte zizurkildarrak. 30 bat lagun elkartu dira festekin aurrera jarraitzeko asmoz.

Gazte bazkaria egin dute Joxe Arregi plazan. Musikaz girotuta eta sagardo kupelaz lagunduta, giro onean eseri dira mahaiaren bueltan. Bazkal ostean, jaiarekin aurrera jarraitzeko, 17:00etan haurrentzako Aliritziren emanaldia izango da Aurrera plazan, eta horren ondoren, txokolatada. Musikaren doinuekin jarraitu nahi izanez gero, 17:30ean Kitadelpare txarangarekin herrian zehar kalejiran jarraitzeko aukera izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!