Kirola eginez ekin diote egunari gazte zizurkildarrek. Proba ezberdinak egin dituzte, umore ederrean, lehia, kirola eta jolasa uztartuz. Beñat Garcia asteasuarra izan dute gidari. Eguerdian, buruhandien aurrean korrika saioak egin dituzte. Kuadrillen egunean murgilduta, jai egitarau luze eta oparoa izango dute gaur Zizurkilen.