Kuadrilla eguneko iluntzean, mozorroak eta dantza-giroa nagusi

Ainhoa Gil

Herri bazkaria amaituta, mozorroak prestatzeari ekin zioten herriko gaztetxoek. 20:00etan egin zuten sari banaketa eta, ondoren, Gabezin taldearen erromeria jendetsua hasi zen. Dantza giroa nagusitu zen afaltzeko ordura arte eta ondoren, helduen  mozorro lehiaketa jarri zuten martxan. Jaiak ez du etenik izan goizeko ordu txikiak arte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!