Eguraldi ederrarekin, polita joan da goiza Zizurkilen. Arratsaldean ere izango da zertaz gozaturik. Gaurkoarekin amaituko dira aurtengo Zizurkilgo jaiak.
Aurrera plazako sardina-jatearekin jarri da martxan egitaraua eta, etenik gabe jarraituko du egun osoan zehar. 2025ean jaiotako haurrei ongi-etorria egin diete eguerdian eta apar festarekin ere gozatu dute gaztetxoek. Jubilatuen txanda iritsi da ondoren, jolasetan aritu dira, bazkaldu, eta ondoren dantza saioa izango dute.
Eguraldi ederrarekin, polita joan da goiza Zizurkilen. Arratsaldean ere izango da zertaz gozaturik. Gaurkoarekin amaituko dira aurtengo Zizurkilgo jaiak.