Erraldoi eta buruhandien kalejirak kolorez eta ilusioz bete du Zizurkil

Ainhoa Gil

Erraldoi eta buruhandien konpartsak alaitu ditu gaur Zizurkilgo kaleak. Buruhandiek eragindako urduritasunak eta erraldoiak ikustearen zirrarak alaitu dituzte herritarrak. Kalejiran ibili dira herrian barrena, Amasa-Villabonako dultzaina-jotzaileen doinuek lagunduta. Giro polita sortu da herriko kaleetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!