Danok Danena taldeko Andrés Rubiños zizurkildarrak urrezko domina lortu zuen atzo, Munduko Master Txapelketan. Gaur, Aitor Tecedor taldekidearen txanda izango da Master 45 mailan (+110 kg), goizeko 10:45etik aurrera.
Albiste bikaina utzi du Atenasen jokatzen ari den Halterofiliako Munduko Master Txapelketak Gipuzkoako kirolarentzat. Andrés Rubiños zizurkildarra munduko txapeldun izendatu zen atzo, Master 45 mailan (65 kg baino gutxiago), erakustaldia sinatuz.
Rubiñosek, urrezko domina irabazteaz gain, bere esku zeuden bi marka hobetzea lortu du: zabaltze proban (arrankada) 93 kg-ko marka berria ezarri du, eta total olinpikoan 198 kg-raino igo du muga. Emaitza honekin, Zizurkilgo pultuslariakbuere garai onenean dagoela erakutsi du nazioarteko tariman.
Gipuzkoako ordezkaritzak, ordea, ez du bere bidea amaitu. Gaur, asteartea, Aitor Tecedorren txanda izango da. Tecedor Master 45 mailan lehiatuko da, 110 kg-tik gorako mailetan, goizeko 10:45etik aurrera. Esperientzia handiko kirolaria izanik, ordezkaritza gipuzkoarraren bigarren garaipen handia lortzen saiatuko da Greziako hiriburuan.