Abizenen jatorriaren gaineko ikastaroa, Zizurkilen

Ainhoa Gil

Urriaren 31n, goizean zehar, Euskal-Nafar abizenen jatorri eta genealogiari buruzko ikastaroa egingo da Plazida Otaño liburutegiko erabilera anitzeko gelan. Parte hartu nahi izanez gero, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea

Hernandorena Kultur Taldeak antolatu du ikastaroa, Zizurkilgo Udalaren laguntzarekin. Urriaren 31n, Plazida Otaño liburutegian eskainiko dute saioa, 10:30etatik 12:30etara eta Eneko Bernaldo de  Quirós izango da hizlaria. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!