Hiru txapela Zizurkilera asteburu borobilean

Itxaso Erasunek, Julen Alberdik eta Intza Arrutik garaipen garrantzitsuak lortu dituzte Master Laboral Kutxa zein Juanito Alvarez Oroimenezko txapelketetan.

Asteburu ezin hobea osatu dute Zizurkilgo pilotariek, hiru txapela berri herriratzea lortu baitute hainbat txapelketa nagusitan erakutsitako maila bikainari esker.

Alde batetik, Itxaso Erasunek Udako Master Laboral Kutxa txapelketako finala irabazi du. Zizurkildarra Amaia Aldairekin batera lehiatu zen, eta bikoteak nagusitasun osoz lortu zuen garaipena, finalean 22-10eko emaitza argiaz gailenduta.

Bestetik, Juanito Alvarez Oroimenezko Pilota Txapelketaren 31. edizioak albiste pozgarri bikoitza utzi du herrian:

  • Julen Alberdik gizonen txapela jantzi zuen Unai Apeztegiarekin batera, final zorrotz batean 22-17 nagusituta.
  • Intza Arrutik emakumeen garaipena erdietsi zuen Alize Sagarduirekin bikotea osatuz, azken txanpara arte lehiatutako final estu batean 22-21 bikoteari garaipena emanez.

Zizurkilgo Udalak zorionak helarazi dizkie hiru pilotariei egindako lan bikainagatik eta herriaren izena beste behin pilotaren gailurreraino eramategatik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!