Ekitaldiz beteta iritsiko da urriaren 11, Zizurkilera. Zizurkilgo ekoizleak izango dira azokaren ardatz nagusia, bertako produktua eta ekoizpena ezagutarazteko saiakera egin nahi baita. Horretarako herriko ekoizleen produktuen dastaketa egingo da aurten, lehendabizikoz.
- 10:30-14:30 Baserriko produktuen eta artisauen postuak, herrigunean barrena.
- 11:30-13:00 Haurrentzat, pottoketan ibiltzeko aukera.
- 11:00-14:00 Artilea nola garbitu eta Hennazko tatuaien tailerrak, pilotalekuan.
- 12:30 Plaza-dantza gidatuak, Pello Mari Otaño plazan.
- 13:00 Herriko ekoizleen produktuen dastaketa: hanburgesak, yogurtak, gazta freskoa, bizkotxoa.
- 14:30 Euskal kantu saioa Olaia Toralekin.
- 18:00 Herri kirolen proba konbinatua: aizkora eta harri-jasotzea, pilotalekuan.
Egunean zehar, El Salvadorren aldeko pintxo eta edarien postua martxan izango da.
Ohi bezala, autobus zerbitzua martxan izango da goiz osoan zehar, Herrigunera modu erosoan gerturatu ahal izateko. 10:15etatik 15:00etara joan-etorrian ibiliko da autobusa. Bulandegi bideko errotondan, Zubiaurretxoko bidegurutzean eta herrigunean egingo ditu geldialdiak.
