Giro ederra Zizurkilgo Azoka Berezian

Ainhoa Gil

Zizurkilgo ekoizleak izan dira gaurko protagonista nagusiak. Esnekiak, hanburgesak, bizkotxoa... eskaini dituzte eguerdian eta jende askok egin du bertan bazkaltzeko hautua. Goizean zehar bisitari asko jaso ditu Azoka Bereziak eta egitarau bete-betea izan dute gerturatu direnek. 

Plaza dantzak, tailerrak, hennazko tatuajeak, artisauen erakustaldiak... aukera zabala eskaini du Zizurkilgo Azoka Bereziak. 

Goizean goiz eguraldia estali xamar egon bada ere, eguerdirako argitu egin du, eta jende asko animatu da Zizurkilgo Herrigunean barrena jarritako postuetan barrena ibili eta erosketak egitera. Udalak jarritako autobus zerbitzuan gerturatu dira asko eta asko.

Haurrentzat pottoka gainean ibiltzeko aukera zabalik egon da goizean zehar eta beste hainbat tailer ere antolatu dituzte. 

Bertako produktuaren aldeko apustua egin ohi du Zizurkilgo Azokak eta, urtero bezala, artisau asko gerturatu dira, euren lana erakustera. 

Eguerdian, Zizurkilgo ekoizleen esnekiek eta harburgesak dastatzeko aukera izan da. eta, Olaia Toral abeslariak jarri dio doinua eguerdiko tarteari.

Arratsaldean berriz, herri kirol saioa izango da.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!