Lorpen bikoitza Zizurkilera

Ainhoa Gil

Joan zen asteburuan lorpen bikoitza iritsi zen Zizurkilera. Batetik, Irati Arruti Lertxundi gazteak maila bikaina erakutsi zuen Usurbilgo Raid-ean, Urbi pottokarekin. Gipuzkoako 20 kilometrotako txapelketa irabazi zuen eta, hori gutxi balitz, Best condition saria ere berak jaso zuen; proba osoko abere guztien artean egoera fisikorik onena aitortzen duen saria. Bestetik, Intza Arruti Lertxundi pilotariak Hiru Hiriburuak txapelketako finala jokatu zuen Bilbon, promesa mailan, azpitxapeldun geratuz. 

Oraingoan txapela etxeratzerik lortu ez bazuen ere, maila bikainean ari da Intza Arruti gaztea; udan zehar hainbat txapelketa eskuratu ditu.

Dunixe Albertorekin bikotea osatuta, Hiru Hiriburuak txapelketako finalerako txartela lortu zuen. Urriaren 11n Bilbon jokatu zuten finala Nahia Sorondo eta Arene Rey. 18-12ko emaitzarekin amaitu zen finala. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!