Olaia Inziarteren kontzerturako sarrerak, agortuta

Olaia Inziarte abeslari eta kantugile nafarrak kontzertu akustikoa eskainiko du Zizurkilen, azaroaren 15ean. Sarrerak aste honetan jarri zituzte salgai eta, Zizurkilgo Udalak iragarri duenez, dagoeneko agortu dira.

2025ean kaleratutako Zerrautsa eta Zura lanak aurkeztuko ditu Inziartek. Bi lan hauetan zaurgarritasun propioa gizarte ikuspegi batetik lantzen saiatzen da, unibertso ukigarria sortu nahiez.

Azaroaren 15ean, igandez eskainiko du saioa Atxulondo kultur etxean, 18:30etan hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!