Ombu Guraso Elkartea eta Urkamendi Guraso Elkartea arduratzen dira, urtero, Zizurkilgo Gau Beltza antolatzeaz. Aurten ere egitarau oparoa prestatu dute.


Larunbat honetan ospatuko da Gau Beltza eta, Zizurkilen ere prest dute guztia. Elbarrenan, bezperan jarriko dute martxan egitaraua, ipuin kontaketarekin. Urriaren 31n berriz, kalejira, gaztaina erreak, beldurrak erretzea... izango dituzte. Herrigunean, ipuin kontaketa, mokadutxoa, gaztaina erreak... izango dituzte.
Ombu Guraso Elkartea eta Urkamendi Guraso Elkartea arduratzen dira, urtero, Zizurkilgo Gau Beltza antolatzeaz. Aurten ere egitarau oparoa prestatu dute.

