Beldurrarekin jolasean, Zizurkilgo Elbarrenan

Kalejiran ekin diote iluntzeko festari Elbarrenan. Otaño eskolatik plazarainoko bidea egin dute, Loatzoko trikitilarien laguntzarekin. Plazan elkartuta, beldurrak erre, gaztaina erreak jan, txokolate beroarekin goxatu eta Gau Beltzaz gozatzeko aukera izan dute zizurkildarrek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!