Zizurkilgo liburutegian elkartuko dira Tolosaldean euskarak duen egoeraren inguruan hausnartzeko. Euskarak borroka behar duela aldarrikatu dute bigarren mailako hizkuntza izateari utz diezaion. Bide horretan, hiru aldarri nagusi jarri dituzte mahai gainean. Batetik, euskaraz ikasi eta lan egiteko eskubidea galdegin dute. Adierazi dutenez eskualdeko “gazte langileek ezin dute %100ean euskaraz ikasi”. “Askotan praktikaldiak gaztelaniaz egin behar ditugu eta batzuetan graduetako ikasgai guztiak ezin ditugu euskaraz ikasi” salatu dute.
Bestetik, euskararen aurkako erasoak geratzearen beharrezkotasunari heldu diote. Euskarak “erasoaldi instituzional, mediatiko eta juridikoa” bizi dituela ohartarazi dute. Egoera horri guztiari aurre egiteko eta “euskal langileriaren askapen prozesura bidean, Euskal Estatu Sozialista” premisatzat jarri dute.