Errigorako hirugarren saskia zozketatuko du Aiurrik bere harpidedunen artean; oraingoan berdea, ekologikoa. Abenduaren 13ko 11:00ak arte eman daiteke izena, ondoko taulan datuak beteta.
Oraingoan Errigorako saski zuria zozketatuko du Aiurri hamaboskariak. Azaroaren 29ko 11:00ak arte eman daiteke izena, ondoko taulan datuak beteta.
Honako elikagaiak ditu saski zuriak: Orburuak, zainzuriak, pikillo piperrak, Kriantza ardoa, patxarana, Extra Brut, polboroiak, patxaran mantekatuak, txokolatezko arrokak eta pikillo piper marmelada.
Datozen asteetan, Errigora ekimeneko hiru saski zozketatuko ditu Aiurrik harpidedunen artean. Lehenenengo saski beltza zozketatuko du. Azaroaren 15eko 11:00ak baino lehen hartu behar da parte ondoko taulan datuak beteta.
Honako elikagaiak ditu saski beltzak: Orburuak, zainzuriak, pikillo piperrak, ardoa, oliba-olio birjina extra, potxak, mahats-zukua, zainzuri-krema, teilak, melokotia almibarrean, kardua, tomate frijitua eta pikillo mamia.
Astebetean panderoa jotzen ikasteko metodoa azaltzen du Xabier Berasaluzek, "Leturia" izenez ezagunak, "Tarrapatan. Pandero baten ibilbidea" liburuan. Aiurrik bi ale zozketatuko ditu harpidedunen artean Elkar argitaletxearen eskutik. Izena urriaren 18ko eguerdia baino lehen eman behar da.
Andoaingo Keinu dendaren eskutik, lauburuaren irudia bordatuta duen euskal txapela eta gerrikoa zozketatuko dira Aiurriko harpidedunen artean. Izena emateko ondoko formularioa bete behar da eta azken eguna irailaren 13a da. Parte hartzeko modu gehiago ere badaude, hala nola whatsapez 619 163 537 telefono zenbakira mezua bidalita "txapela" eta izen-abizenak idatziz edota 943 300 732 telefono zenbakira deituta. Irabazlearen berri irailaren 20ko Aiurriren alean emango da. Zorte on!
Irrintzi elkartearen eskutik, bi pertsonentzako bi afari zozketatuko ditu Aiurrik. Izena emateko epea uztailaren 12an amaituko da. Parte hartu ahal izateko harpideduna izan behar da.
Izkiriotaren eskutik bi lagunentzako ardo kata zozketatuko dugu Andoaingo Sanjuanetarako, ekainak 22rako. Honako ardoak dastatu ahalko dira:
Pintxoak ere egongo dira: gildak, artzain gazta eta urdaiazpiko opilak. Ekainaren 14 arte har daiteke parte. Baldintza bakarra Aiurriko harpidedun izatea da.
Hiru gosari bikoitz zozketatuko ditu Aiurrik Andoaingo Arruti gozotegian. Parte-hartzeko Aiurriko harpideduna izan behar da. Izen-ematea maiatzaren 17an amaituko da, eguerdian. Irabazleen berri maiatzaren 20an emango dugu.
Elkar Fundazioak elkar sarien banatze ekitaldia antolatu du maiatzaren 9rako. Sari banaketaren ostean, “Lua kastore” antzerki eta dantza ikuskizuna eskainiko du Ma kolektiboak, Joseba Jaka bekaren laguntzarekin. Basteron izango da ekitaldia, 19:00etatik aurrera.
10 sarrera bikoitz zozketatuko ditu Aiurrik izena ematen dutenen artean. Azken eguna maiatzaren 6a izango da, eguerdian.
Irabazleek egunean bertan Basteroko leihatilan hartu beharko dituzte sarrerak.
Amasa-Villabonako Udalak eskainita, bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu Aiurrik "Va gera Herri bat" emanaldirako. Maiatzaren 3ko saiorako dira sarrerak, eta 22:00etan hasiko da ikuskizuna Amasa-Villabonako Olaederra kiroldegian.
Parte-hartzeko bete eskuinean ageri den taula. Izena emateko azken eguna maiatzaren 1a da.