2019ko udal hauteskundeak

Adunako EH Bilduk herri programa aurkeztu du herritarren aurrean

Ainhoa Arozena 2019ko mai. 6a, 10:42

"Mila koloreko Aduna bizi, parekide, jasangarri, solidario, euskaldun, parte hartzaile, osasuntsu eta soziala" eraiki nahi du Adunako EH Bilduk. Halaxe azaldu zuten atzo eguerdian herritarren aurrean programa aurkezteko egin zuten aurkezpenean.

Hauteskundeetara Adunan talde bakarra aurkeztu arren, ez erlaxatzeko eta euren hautagaitzarekin bat egiten duten herritarrei bozka ematera joateko deia luzatu zieten, "nahiago dugulako herritarren babesarekin sartu udaletxera. Ez da berdina 50, 100 edo 150 bozka jasotzea".

Adunak azken urteetan hartu duen norabidean sakonduz, 2019-2023 legealdian landu nahi dituzten proposamen nagusiak aurketu zituzten atzokoan EH Bilduko kideek.

1.- Etorkizuneko herria:

  • Modernoa eta aurrerakoia.
  • Segurtasuna eta mugikortasuna.
  • Ekonomikoki bideragarria.
  • Landa ikuspegia.
  • Mundura irekita.
  • Bizi daitekeen herria.

2.- Herri jasangarria.

3.- Herri parte hartzailea:

  • Auzolana eta komunikazioa.
  • Gazteria.

4.- Herri osasuntsu eta ikasia.

  • Kultura.
  • Kirola eta osasuna.
  • Aisialdia.
  • Hezkuntza.

5.- Herri parekidea.

6.- Herri solidario eta soziala.

7.- Herri euskaldun eta konprometitua.

  • Euskara.
  • Euskal Herria.
  • Giza eskubideak.
  • Oroimen historikoa.

 

Hautagaiak

  1. Josu Amilibia Alsua
  2. Jone Olasagasti Arzallus
  3. Arkaitz Izagirre Ibarguen
  4. Ainhoa Arruti Bereziartua
  5. Xabier Zabala Tolosa
  6. Ainhoa Arretxe Sarasola
  7. Xabier Tejeria Intxausti

Ordezkoak:

  1. Agurtzane Galatas Agirreurreta
  2. Leire Saizar Altuna
  3. Jon Irazu Rodriguez

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!