Sagardoaren kultura

Bertso afaria izan zen atzo Aburuza sagardotegian

Aiurri 2020ko uzt. 16a, 09:33
Uztailaren 15ean Aburuza sagardotegian ospatu zen bertso afarian aritu ziren bertsotan Unai Mendizabal eta Eli Pagola. Argazkia: Sagardoa Route.

Unai Mendizabal eta Eli Pagola aritu ziren bertsotan Aburuzan, eta Aitor Mendiluzek bete zituen gai-jartzaile lanak. Lehen gaia hauxe izan zen: kopa ala basoa?

'Sagardoak elkartzen gaitu' ekimenaren baitan, hurrengo ekimena Astigarragako Astarbe sagardotegian ospatuko da bertso jaialdia eta afari meriendarekin, 18:30ean hasita. Maialen Lujanbio eta Agin Laburu arituko dira bertsotan. Sarrerak 25 euroko kostua du eta Internetez erosi daitezke ondorengo webguneetan: Bertso sarrerak edo Sagardoa Route.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!