Astarbe sagardotegian izan da 'Sagardoak elkartzen gaitu' ekimenaren aurkezpena Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatuta, Musika Bulegoaren lankidetzarekin. Helburua uztailean eta abuztuan sagardo mundua eta euskal sortzaileen ekimenak aktibatzea da. Hilabete horietarako egitaraua prestatu dute sagardo munduaz, musikaz eta bertsoaz gozatzeko:
- Uztailak 15, asteazkena
20:30 - Aburuza sagardotegia (Aduna)
Bertso-afaria: Unai Mendizabal eta Eli Pagola bertsotan. Gai-jartzailea: Aitor Mendiluze. Sarrera: 40 euro.
- Uztailak 24, ostirala
18:30 - Astarbe sagardotegia (Astigarraga)
Bertso jaialdia eta afari-merienda: Maialen Lujanbio eta Agin Laburu. Sarrera: 25 euro.
- Uztailak 27, astelehena
20:30 - Petritegi sagardotegia (Astigarraga)
Bertso-kata eta afari musikatua: Aitor Mendiluze, Iker Zubeldia eta Imanol Kamio. Sarrera: 40 euro.
- Abuztuak 7, ostirala
20:30 - Saizar sagardotegia (Usurbil)
Musika jaialdia eta afaria. Sarrera: 40 euro.
- Abuztuak 29, larunbata
20:30 - Ola sagardotegia (Irun)
Bertso-afaria: Angel Mari Peñagarikano, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze eta Andoni Egaña. Sarrera: 40 euro.
Erreserba egin
Erreserba Internetez egin daiteke ondorengo webguneetan: Bertso sarrerak edo Sagardoa Route.
Aurkezpenean izan dira Olatz Mitxelena Sagardoa Routeko koordinatzailea, Iker Goiria Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Saileko zuzendaria, Oier Iurramendi Bertsozale Elkarteko ordezkaria, Aitor Bengoetxea Musika Bulegoa Elkarteko lehendakaria eta Mikel Arrillaga Hazi fundazioa.
Sagardo mundua denon eskura
Sagardoa Routek hainbat aukera eta eskaintza ematen dizkio sagardo mundua ezagutu edo gehiago jakin nahi duen edonori. Aurtengoan Euskal Herriko sagardotegien % 61ak egin du uda sasoian ateak irekitzeko hautua. Natur gune apartak, espazio zabalak, terrazak, menu bereziak (entsalada, arrainak eta oilaskoa parrillan) eta sagardoa botilan eta txotxetik eskaintzen dituzte gure sagardotegiek. Dena, noski, protokolo zorrotz eta zehatza jarraituz, denon osasunaren mesedetan. Horren adierazle dira musukoaren erabilera, gel hidroalkoholikoena, segurtasun distantzia eta txotxean sagardoa dastatzeko aukera. Momentu honetan, kupeltegia irekita duten sagardogileek mahaika egiten dute txotxa, momentu berezi eta goxoa bihurtuz, etxeko sagardoen dastatze pribatua. Sagardoa, noski, botilan dastatzeko aukera izango dute sagardotegi guztietan, uda garaia baita sagardoa botilan dastatzeko momentu aparta.
Eta aurtengo udan zein ekintza daude eskuragarri?
Egun osoko planak, otorduak edota txangoak proposatzen dituzte Sagardo Routetik. Lagunartean, familian eta bakarka gozatzeko modukoak denak. Helburua, landa eremuaz gozatzea eta bizirik mantentzen duten euskal ofizio eta familiak ezagutzea.
- Sagardo mundua ezagutuz, bodega planak: Sagardotegian bisita gidatuak eskaintzen ditzute. Sagastian hasi eta kupeltegiraino,
sagardoaren sekretu guztiak ezagutzeko aukera aparta da. Garraioarekin edo garraiorik gabe izan daiteke. Udazkenari begira, elaborazio garai bete-betean bi eskaintza berezi dituzte: sagardogile lanak ezagutzea egun batez elaborazioan parte hartuz; edota Euskal Sagardoa Jatorri Deitura duten upategietan ibilbidea, bisita gidatu mugikorra izanik. Denak ala denak, sagardo mundua ezagutzeko aukera apartak!
-
Familia planak: Familian Gipuzkoa ezagutzeko aukera handia dago. Sagardoa Routek, leku eta txoko ezkutuenak atera nahi izan dituzte plazara, xarma berezia dutela iritzita. Agorregiko burdinola eta Iturrarango erlauntzetara bisita, adibidez. Beste aukera bikain bat, Larraondoko zerrategia eta Aizpea meategia ezagutzea dira. Urola aldera begira, baporezko trenean txangoa egiteko aukera dago Azpeitian. Eta azkenik, ofizioen euskal munduan bizi garenez, gazta egiteko aukera ematen dute txikienei artzainaren eskutik. Bisita bakoitzaren ondoren, sagardotegian otordua izango du, haurren menua barne. Aukera horren bidez, hainbat eskualde ezagutzeko
aukera izango da txikienekin! - Plan Gastronomikoak: Euskaldunak eta gastronomia naturalki lotzen diren bi hitz dira. Hori dela eta, Sagardo mundua gazta munduarekin, txakolinarekin eta baserritarren azokekin lotu dituzte. Horiek denek sagardotegian izango dute amaiera, bisita, euskal sagardoaren dastatzea eta otorduarekin. Hainbat ofizio ezagutzeko bidea dugu hau ere, artzaina, txakolingilea eta baserritarrarekin bat eginez.
- Kirol planak: Kanoan eta arraunean, Urumean, Kontxan eta Orian. Kirol saio politak egin daitezke lagunartean, bikotean, koadrillan… kasu bakoitzean ibaiak eta itsasoak euskaldunontzat izan duen garrantzia ezagutuko da; eta, noski, sagardotegian emango zaio itxiera egunari otordu apartarekin.
- Plan kulturalak: Itsasora eta mendira hurbilduko da Sagardoa Route ondorengo ekintzekin. Flyscharen panoramika aparta txalupatik gozatzeko aukeraa, euskal kostaldearen argazki dotorea eskainiz. Igartubeiti Baserri Museoa ezagutzeko aukera ere izango da, Sagardogintzaren altxorra, XVI. Mendeko baserri tolarea, oraindik ere martxan dagoena! Eta azken urteotako berreraikuntza historikoa, Albaola Itsas Kultur Faktoria egiten ari den lan bikaina San Joan Baleontziaren berreraikuntzan. Marinelen eta sagardoaren historia ezagutzeko espazio dotorea. Garai batetik egunerokora egingo da jauzi sagardotegian, momentu ederraz eta lasaiaz gozatuz otorduaren bueltan.
- Asteburu pasak landa eremuan: Nekazal-etxea edota Xarmadun Hotela duten 8 sagardotegi. Horietan merezitako deskantsua hartzeko aukera izango da, eta asteburua hainbat ekintzekin osatu, tartean sagardotegian bisita gidatua, euskal sagardoaren dastatzea eta otorduarekin. Ostatu hartzeko Gipuzkoan zehar daude etxeak, eta zure gustuen arabera lagunduko dute Sagardo Routetik asteburu pasa non egin aukeratzen.
Bertako bezeroentzat bezala, eskaintza turistikoa ere badute bisitan datozen guztientzat. Horien artean aipagarriena Donostiatik zuzenean garraioa barne duten irteera erregularrak da. Esperientzia hauetan oinarria Sagardo munduaren ezagutza da: Sagardotegian bisita, dastatzea
eta otordua. Egoeraren berezitasuna ikusita, Gipuzkoako edozein ostatutan dauden bisitariei ere eskainiko zaie garraiodun zerbitzua Sagardoa Routek eskaintzen dituen plan guztiez gozatzeko.
Erreserbak
www.sagardoa.eus webgunean aurkitu daitezke planak eta otorduak erreserbatzeko tresna. Zuzenean, klik batean, doako zerbitzua eta erantzunaren zain egon gabe. Aukeratu eguna, ordua, pertsona kopurua eta kito, udara antolatuko duzu hala! Gainera, bilaketa errazteko,
hainbat filtro daude: menuaren arabera (begetarianoa, zeliakoa, arrainak parrillan, garaiko produktuak…), familian joateko (parkeekin, haurrentzako menuekin) edota herriaren arabera ere egin daiteke bilaketa. Sektorearen online erreserbatzeko gunea da sagardoa.eus, eta bezeroari erraztasuna emateaz gain, kudeaketa digitalaren bidea irekitzen dio sagardogileari, etorkizuna eraikiz.
Sagardoa erosteko aukera webgunean
www.sagardoa.eus webgunean dago euskal sagardo sektorearen erreferentziazko denda. 44 sagardo desberdin topatuko daude bertan. Eskaria egin eta etxeraino eramango dute. Euskal Sagardoa, sagardo ekologikoa, aparduna, muztioa… aukera zabala eskaintzen du sektoreak
momentu honetan, eta horren erakusleiho dugu Sagardoa Routen webgunea. Itxialdi garaian oso tresna erabilia izan da eta momentu honetan ere tresna oso egokia bihurtu da sagardo mota desberdinak klik batean etxean jaso ahal izateko. Etorkizunera begira jarrita dagoen
tresna da sektoreak duen Sagardoa Route online sagardo denda.