Asteazkenean banatuko dira Euskaraldiako txapak Adunan

Aiurri 2020ko aza. 17a, 09:33

Bestalde, Haatik konpainiaren 'Errimak bi oinetan' ikuskizuna izango da ostiralean pilotalekuan, 19:00etan.

Adunako Euskaraldiako Batzordeak asteazkenean, azaroak 18, banatuko ditu Euskaraldiako txapak udaletxeko arkupean, 19:00etan. Horrez gain, izena eman ez duenak izango du aukera leku berean.

'Errimak bi oinetan' emanaldia

Ostiralean Haatik dantza konpainiaren 'Errimak bi oinetan' emanaldiaz gozatzeko aukera egongo da pilotalekuan, 19:00etan. Modu horretan emango diote hasiera Euskaraldiari Adunan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!