19:00etan bildu ziren Adunako plazan Euskaraldian parte hartu duten Adunako ariguneak, hala nola Aburuza sagardotegia, Adunako eskola, Adunako ezker abertzalea, Udala, Basopeta guraso elkartea, Muxkil elkartea, Txulobi elkartea, Txulobi pilota eskola eta Zabala sagardotegia.
Horietako bakoitzak 'Laminak Adunako zubia egiten' ipuinaren zatitxo bat irakurri zuen, eta amaieran Juan Kruz Igerabidek ipuin kontaketa eskaini zuen.