Adunako Altzarte baserriko Lontxo Iraola Otaegi zendu da

Aiurri 2022ko mar. 2a, 18:59

Azken agurra gaur eman diote Adunako elizan. Aski ezaguna zen Adunan eta Aiztondo bailaran. Baserriari lotutako bizimodua izan du Lontxok.

 Aiurrin 2012an egindako elkarrizketan honela zioen: “Gurasoak ere baserritarrak nituen. Ama, Dionisia Otaegi, larrauldarra zen eta aita, Juan Jose Iraola, Adunako Altzarte baserrikoa. Euren bizimodua beti egon izan zen baserriari lotua eta baita neronena ere. Ume umetan hasi nintzen baserriko lanetan laguntzen. Gogoan dut nola hamar urte nituela sega pikatzen aritzen nintzen, baita segaz belarra ebakitzen ere. Gaur egun ez zaigu burutik pasa ere egiten ume bat segarekin lanean jartzerik, baina gure garaian horrela izaten ziren gauzak”, azaldu du Lontxok.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!